¿Quieres musica?
-Hau berriz Portugalen atera nuen eta benetan deigarria iruditu zitzaidan, argazkian, egazkiña, itsasontzia, automobilak eta momentu horretan trenarik ez da ikusten baiña automobilen azpian trenbidea dago...
-Hau berriz, Lisboan zegoen harri-irudi bat da eta badirudi azpian dagoen kale-gizon horrek zaintzen duela...
-Portugaleko kostan ateratakoa...
-Eta hau aurrekoaren antzekoa bada ere, ezaugarri bezala, etxera gindoazela ateratakoa da eta goietan eguraldi ona egon arren, laiñoen azpian elurra ari zuen. Ez geneukan ziurtasunik Bilbon jeisterik izango genuen, ze, elurte egunak zirela telebistan ikusi genuen eta...
-Hondarrabiko farotik ateratakoa Frantzi aldera…
-Txindoki mendira nijoala, borda zahar bat…
-Pirineotan Peña Foratatari ateratakoa. Sinesgaitza da zuhaitz hori nola irten den harkaitz artean...
-Hauek ere Pirineotan ateratakoak dira. Artouste eski estazioan, elurrik gabe noski...
-Hauek berriz Donostiako Aste Nagusian ibili ziren globo batzuk eta hondartzan jeitsi ziren azkenean...

-Hondarrabiko azoka ikustera joan giñenean ateratako argazki bat...
-Perretxiku bila joaten naizenean ere argazki kamera eramaten dut eta Añarbeko presa inguruan ateratakoak dira hauek...
-Hori egiten denbora pixka bat pasako zuen ba armiarmak…
-Nik onttoak aurkitzea nahiago izaten dut baiña horrelako perretxiku arraroak ikustea ere gogoko dut. Itsas izar bat dirudi honek...
-Honek berriz nire afizio berdiña dauka. Mendian onttoak bilatzea...
-Unaxen bataioan bazkaria Donostian egin genuen eta gero buelta txiki bat ematera joan giñen haizearen orrazetara...
-Adarra bidean dauden piñutegiak oso ugariak dira eta argiari kosta egiten zaio pasatzea...
-Adarran zaldi ama umearekin lasai ederrean...
...Jarraituko du...
0 comentarios:
Publicar un comentario