Kaixo lagunak, hauek ekainak 13an ateratako argazkiak dira. Umeekin mendira joateko asmoa nuen eta horretarako Urdaburu (598 Mt) aukera ona iruditu zitzaten. Aldapa handirik ez dago eta egokia da beraiekin joateko. Horretarako autoz Susperregi jatetxeraino joan eta handik oinez abiatu ginen.
Susperregi.
Bidea ezagutzen dut baina ez dago gaizki asieran dagoen kartelari begirada bat ematea.
Ez dakit ze umore ekarri duten gaur, denbora izango da testigu. jeje.
Kartel bidez ondo seinalizatua dago.
Bart gauean euri pixka bat egin duela dirudi.
Mugitu aita, atzera geldituko zera eta...
Batzuk zaldiz ere ikusi genituen.
Malmazar bizkarrera iritsi ginenean eskuinerantz abiatu ginen.
Garai honetan basoa osto berdez betetzen da.
beste kartel bat.
Loreak ere ateratzen ari dira.
Oraingoz pozik doaz bazterrak ikusiz.
Urrengo lepoan borda bat dago. Pagotzarte.
Hau atzera utzi eta abiatu gara goruntz.
Egoteko leku politak daude.
Pixka bat aurreraxeago beste kartel bat dago Urdaburu seinalatuz.
Eta hemen asten da gaurko aldaparik handiena. Suabe hasi ezkero ez da oso gogorra. Biderik gehienean bihak joan ziren aurretik.
Ontto jale bat.
Eta segi gora.
Urrutira begiratuz Hernani ikusten da.
Eta Añarbe presa ere bai.
Azkeneko pausoak, eta..
Tontorrera ni baino lehenago iritsi dira. Orain bai pozik.
Tontorreko argazkia.
Tontorraren ondoan zegoen zuhaitz baten ezkurra.
Gogoan dute tontorrera igotzen badira, patata zorro bana erosiko dietela eta segituan abiatu dira tabernarantz.
Basoa polita dago.
Lore batzuk ere bilatu genituen.
Ezkur asko dago aurten.
Baina zuhaitz zahar honek es du gehiago hemango.
Han inguruan dagoen putzu zulo bat ere ikusi genuen. Fijatu ezkero igel mordo bat ikusten da.
Bertatik
Hemen ikusten da Urdaburu atzean eta putzu zulo hori non geratzen den.
Pozik daude gaur gehiago ez delako igo behar.
Eta hemen bukatzen dira egun hartako ibilerak. Hauek pozik eta ni gehiago.
Ondo izan.
martes, 21 de septiembre de 2010
URDABURU TXIKIEKIN
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
5 comentarios:
Bai txango polita egin zenutela, Aitor. Eta umeak superpolita daude.
Mendizale ederrak dira. Zorionak!
Hemendik beste argazki bi edo hiru edo... kenduko dizkizut.
Mila esker!
Pixkana ea gehiago animatzen diren mendian ibiltzen.Oraingoz ez dabiltza gaizki.
Galdera pertsonal bat, Aitor.
Zer ematen dizu mendiak? Zergatik nahi duzu zure umeak mendian ibiltzea?
Agian oinarrizko galdera irudituko zaizu, edo oso leloa, baina zeure erantzuna entzutea (irakurtzea) asko interesatzen zait.
Mila esker!
Kaixo Anderea, galdera polita;
Nik txikitatik, nire etxean gurasoekin mendira joatea gustokoa izan det eta oroigarri onak dauzkat eta niri gustatzen zaidana, nire alabek ere sentitu dezaten izango litzake nire ilusio bat. Era berean naturarekin harreman hori izan dezaten. Niri mendiak lasaitasuna ematen dit.
Ondo izan.
Mila esker, Aitor.
Zure erantzuna oso polita izan da. Gordeko dut eta, ez bazaizu inporta, noizbait erabiliko dut nire blogean sarrera bat egiteko.
Ala..., hobeto pentsatuta... Zergatik ez duzu zuk zeuk horri buruzko sarrera bat egiten hemen? Oso polita izango litzateke hemen horri buruzko zerbait argitaratuta eta gordeta egotea. Kasu horretan, neuk ez nuke nire blogean egingo baizik eta zeure sarrera horretarako ezteka egingo nuke, oso gustura gainera!
Ongi izan!
Publicar un comentario