Hasiera dela eta poliki abiatu gera goruntz, Bianditz gure bizkarrean ikusten delarik.
Bera begiratu ezkero itxasoa dirudi. Egun zoragarria dugu aurrean.
Goien ere lainoa dago.
Oihanak zaldiak gogoko dituela esan beharrik ez dago, ikusi orduako, berehala abiatu da beraiengana .
Irati ere hurbildu da hauengana.
Zaldi txikiak ikusteko garaia da orain, jaio berri asko daude.
Guk berriz gora segi behar degu. Badirudi lainoak utziko gaituela tontorra ikusten.
Kosta aldea dena lainoak tapatzen du.
Kontuz ibiltzeko leku batzuk daude.
Andrea geienetan aurretik ibili zen.
Badago etorkizuna, guk ala nahi behintzat...
Gaurko aurreneko tontorra., ERROILBIDE 832 MT.
Tontorreko argazkia.
Txurrumurru eta irumugarrieta aurrean dauzkagu. Orain goaz aruntza.
Urbilago.
Gu bera abiatu gera eta beste batzuk gu goazen tokitik datoz.
Berriz gora begiratu eta jende dexente ikusten da gaur mendi hauetan, benetan polita dago...
Txurrumurru igotzen hasi gera eta honek baditu kontuz ibiltzeko toki batzuk.
Nik aurretik eta Brunok atzetik artaldea balitzake bezala zaintzen ditugu trepada txiko honetan.
Kontuz ibili ezkero ez da zaila, botak ondo heltzen dute gaur harkaitzean.
Tontorreko argazkia. TXURRUMURRU 823 Mt.
Iratik ere tontorreko txoriari argazkia ateratzen dio.
Eta pixkana bagoaz gaurko azken tontorraren bila.
Irumugarrieta igotzen hasi baino lehen.
Tontorreko argazkia. IRUMUGARRIETA 806 Mt
Buzoi haundia dela dirudi.
Berandutu egin zaigu eta bagoaz behera.
Hemendik aurrera ez nuen argazkirik atera. Azkenean, ez genuen pentsatutako buelta egiterik izan.
Errenteriko, Urdaburu mendi elkarteko emakume batek entzun egin zigun berandutu egin zitzaigula eta Aritxulegiraino berak autoan eramango zidala eskaini zidan. Ez nago ziur Marta edo Marga zen baina ala ere eskerrak eman nahi dizkiot hemendik, ze, mesede ederra egin zigun.
Eta hementxe bukatzen dira egun artako ibilerak.
Aio.
2 comentarios:
Bai neskato adoretsuak direla!
Eta politak.
Mila esker partekatu izana.
Kaixo Anderea, mila esker komentarioarengatik.
Ea gazte hauei mendi afizioa sartzen diogun zainetan...
Ondo izan.
Publicar un comentario