sábado, 29 de mayo de 2010

AIAKO HARRIAK GAZTETXOEKIN

2010-04-25.Kaixo lagunak, hemen inguruan dagoen mendi politenetako batzuk Aiako Harriak dira. Eta Egun honetan gaztetxoei erakustea erabaki genuen. Gure asmoa Aritxulegitik atera eta tontor guziak pasa ondoren, Elurretxetik barrena berriz Aritxulegira etortzea zen. Horretarako goiz xamar atera ginen.

Photobucket

Hasiera dela eta poliki abiatu gera goruntz, Bianditz gure bizkarrean ikusten delarik.

Photobucket

Bera begiratu ezkero itxasoa dirudi. Egun zoragarria dugu aurrean.

Photobucket

Goien ere lainoa dago.

Photobucket

Oihanak zaldiak gogoko dituela esan beharrik ez dago, ikusi orduako, berehala abiatu da beraiengana .

Photobucket

Irati ere hurbildu da hauengana.

Photobucket

Zaldi txikiak ikusteko garaia da orain, jaio berri asko daude.

Photobucket


Photobucket

Guk berriz gora segi behar degu. Badirudi lainoak utziko gaituela tontorra ikusten.

Photobucket

Kosta aldea dena lainoak tapatzen du.

Photobucket

Kontuz ibiltzeko leku batzuk daude.

Photobucket

Andrea geienetan aurretik ibili zen.

Photobucket

Badago etorkizuna, guk ala nahi behintzat...

Photobucket

Gaurko aurreneko tontorra., ERROILBIDE 832 MT.

Photobucket

Tontorreko argazkia.

Photobucket

Txurrumurru eta irumugarrieta aurrean dauzkagu. Orain goaz aruntza.

Photobucket

Urbilago.

Photobucket

Gu bera abiatu gera eta beste batzuk gu goazen tokitik datoz.

Photobucket

Berriz gora begiratu eta jende dexente ikusten da gaur mendi hauetan, benetan polita dago...

Photobucket

Txurrumurru igotzen hasi gera eta honek baditu kontuz ibiltzeko toki batzuk.
Nik aurretik eta Brunok atzetik artaldea balitzake bezala zaintzen ditugu trepada txiko honetan.

Photobucket


Photobucket

Kontuz ibili ezkero ez da zaila, botak ondo heltzen dute gaur harkaitzean.

Photobucket

Tontorreko argazkia. TXURRUMURRU 823 Mt.

Photobucket

Iratik ere tontorreko txoriari argazkia ateratzen dio.

Photobucket


Photobucket


Photobucket

Eta pixkana bagoaz gaurko azken tontorraren bila.

Photobucket

Irumugarrieta igotzen hasi baino lehen.

Photobucket

Tontorreko argazkia. IRUMUGARRIETA 806 Mt

Photobucket


Photobucket

Buzoi haundia dela dirudi.

Photobucket

Berandutu egin zaigu eta bagoaz behera.

Photobucket

Hemendik aurrera ez nuen argazkirik atera. Azkenean, ez genuen pentsatutako buelta egiterik izan.
Errenteriko, Urdaburu mendi elkarteko emakume batek entzun egin zigun berandutu egin zitzaigula eta Aritxulegiraino berak autoan eramango zidala eskaini zidan. Ez nago ziur Marta edo Marga zen baina ala ere eskerrak eman nahi dizkiot hemendik, ze, mesede ederra egin zigun.
Eta hementxe bukatzen dira egun artako ibilerak.
Aio.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Bai neskato adoretsuak direla!
Eta politak.
Mila esker partekatu izana.

Aitor dijo...

Kaixo Anderea, mila esker komentarioarengatik.
Ea gazte hauei mendi afizioa sartzen diogun zainetan...
Ondo izan.

DE DONDE ME VEN