Elizaren atzean kotxea utzi eta abiatu ginen.
Bidea nabarmena da, ez dago galerarik.
Han aurrean daukagu kaixo esanez.
Animali batzuk ere ikusi genituen bidean.
Pieza ederra.
Bi txikienak aurreratu dira.
Ardi batzuk ere ikusi genituen
Beizama atzean zutela.
Asfaltoa utzi eta pista bat igotzen hasi gera.
Ez dakit asko nekatu garen baina ez dator gaizki atseden txiki bat.
Putrea ere hemen dabil batera eta bestera.
Behera begiratu ezkero oso ondo ikusten da nondik gatozen eta Tolosa aldea.
Ez dakit eguraldiak eutsiko ote dion.
Gurutze ingurura arrimatzen ari gera.
Gurutzean gaude iada.
Balkoitik begira baleude bezala.
Baina hau ez da tontorra eta eguraldia ez daukagu oso ona, euri pixka bat hasi du eta pentsatzen ari gera zer egingo dugun, hauei komentatu eta gero, ez dago dudarik, GORA, diote.
Eta segituan alaitu ginen tontorrera.
UZTURRE (735 MT)
Tontorreko argazkiak.
Tontorrean zegoen lore polit bat.
Txikiena ere gustura dijoa makila eta guzti
Garai honetarako pixka bat gosetu garela eta borda horretara goaz.
Barrutik ederki ikusten da gurutzea eta bere ezkerretara Ernio mendia ere.
Txiki ere ez da gelditu atzera eta aurrera.
Hauek tripa bete eta gero gustura daude.
Ez dakigu eguraldiak eutsiko dion eta bagoaz behera.
¡¡¡Han gelditzen da Uzturre!!!, esaten dute hauek.
Eta segui behera.
Gurutzea ikusten da hemendik, baina tontorra ez.
Lorez beteriko belazea.
Gutxi gelditzen zaigu gaur ibiltzeko.
Erlea ere hemen dabil lorez lore.
Eta hauek parkean ospatzen duten bitartean...
Guk eztarria bustitzen dugu tabernan.
Eta hau da gaur egindako buelta. Oso bista politak ditu eta gomendagarria da leku hau.
Aio.
2 comentarios:
Oso polita.
Mila esker partekatu izana!
Mila esker komentarioarengatik, Anderea.
Ondo izan.
Publicar un comentario